Arabako Emakumeen Asanblada
Arabako Emakumeen Asanblada | |
---|---|
Datuak | |
Mota | taldea |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1976 |
webgune ofiziala |
Arabako Emakumeen Asanblada (Gasteiz, 1976) Arabako emakumeen eskubideen defentsarako plataforma feminista aitzindaria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francoren diktaduraren ondorengo istilu politiko eta sozialen artean jaio zen. Gasteizko martxoaren 3ko asanbladetan emakumeen parte hartzea bultzatu zuten[1] eta Estatutik eta Europatik eragindako mugimendu feministen ideietatik edanda gizonezko langileetatik bereizi ziren emakumeei kendutako eskubideak irabazteko.[2] [3] [4]
Gasteizko Axular liburu-dendan ezagutarazi zen taldearen sorrera 1976 amaieran. [5] [6] [7]
Oinarrizko askatasun eta eskubideak urratuta zeuden testuinguruan sortu zen, hezkuntzaren segregazioa ematen zen, ezin zen dibortziatu, adulterioa zigortzen zen emakumeentzat, dibortzioa ez zen posible, emakumeek gizon heldu baten baimena behar zuten aurrezki kontu bat izateko edo dirua ateratzeko, ez zegoen baliabiderik indarkeria sexistaren biktima diren emakumeentzat. Asanblada pisuetan biltzen zen astero, eztabaida taldeak antolatu, muralak sortu edota manifestazio, ekintza eta borroka zuzenak bideratu zituen.[1] [4] Pertsonen eta erakunde publikoen hasierako arbuio eta etsaitasun jarrerei aurre egin behar izan zieten. Kuota batekin lan egiten zuten. [4]
Abortua, antisorgailuak eta dibortzioa legeztatzeak, sexualitate askeak eta indarkeria sexistaren aurkako borrokak eratu dute taldearen izateko arrazoia urteetan zehar, gaur arte kasu askotan, oraindik pendiente dauden borrokak dira eta.[2]
1990eko hamarkadatik aurrera, erakunde publikoek mugimendu feministen aldarrikapen batzuk txertatu zituzten euren agendan. Plataformaren lorpenik handiena feminismoa emakume askoren buruan barneratu izana da.[4]
Sariak eta aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016an Irantzu Lekuek La fuerza de las mujeres eskulturaren bitartez Arabako Emakumeen Asanblada sortzeari eta 1976ko grebetan emakume guztiek egindako borroka- eta laguntza-lana eskertzeko omenaldia.[8]
- 2017an Arabako Emakumeen Asanbladaren 40. urteurrena ospatzeko erakusketa.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Munain, Naiara López de. (29 de diciembre de 2016). 40 años de lucha feminista de la Asamblea de Mujeres de Álava. .
- ↑ a b «40 años de lucha feminista. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «40 años de Asamblea de Mujeres de Araba» halabedi 8 de noviembre de 2016.
- ↑ a b c d EiTB. «La Asamblea de Mujeres cumple 40 años, hablamos de feminismo» www.eitb.eus.
- ↑ Vitoria recuerda el Tres de Marzo en una multitudinaria manifestación. 3 de marzo de 2018.
- ↑ El 3 de marzo tiene rostro de mujer. 2 de marzo de 2018.
- ↑ «1978, El primer 8 de marzo en Gasteiz» Hala Bedi.
- ↑ El 3 de marzo más especial. Noticias de Alava. .
- ↑ «Una exposición en Hala Bedi recuerda la trayectoria del grupo. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com.